XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KANBOKanboko Harmoniak kontzertu bat eskainiko dauku, igande honetan, Kanboko elizan, aratsaldeko 5etan.
Musika eskolako haurrek kantatuko dauzkute Eguberriko aire batzu, Harmoniako musikarien laguntzarekin. Sartzea kitorik da.
Igande aratsaldean, 3ak eta erdietan, ezker paretan, Kanboko FNACA elkarteak, loto bat antolatzen du.
Usaian bezala aratsalde goxo baten pasatzekoa bada, sari eder batzu irabazten ahal direlarik.
Bi heriotze ukan ditugu gure herrian, aste honetan:
- Frederic Begue, 21 urteko gazteak, auto ixtripu baten ondotik bizia galdu du.
Bere aita EDF-eko langilea da, Garazin egon eta Kanbora etorria dena.
- Louis Trottot medikuak, Annie Enia zanako nagusiak, utzi gaitu 72 urtetan, eritasun luze baten ondotik.
Gure doluminak helarazten ditugu doluan diren familieri.